Erriberako merkatu famatuaren historia hemen ikasiko duzue.

ARKITEKTOA

Pedro Ispizua Susanaga

Bermeotarra da, 1895/04/29 – 1976/01/10 , Bartzelonako Arkitektura Eskolara joan zen eta gradua amaitu aurretik, Ricardo Bastidaren (Bilboko udal arkitektoa) bisita jaso zuen, udal lanetan lan egiteko proposatuz. 1920an bere arkitekturako titulua jaso zuen.

Bilboko udalerako lan egiten zuen bitartean, lan ugari aurkeztu zituen: Torre-Urizar eskolak (1921), Olleria garbitegi eta aterpetxea (1922), Atxuriko eskola taldea (1926), Lutxanako eskolak (1928), Areatzako kioskoa (1928), Riberako Merkatua (1930), Udaletxeen eranskina (1931) eta Briñasko eskola (1933).

Hurrengo argazkiak eta informazioa Bilboko Udal Artxibotik (Archivo Municipal de Bilbao) aterata daude. Honek esan nahi du; baimen bat euki ezean ezin izango direla argazki hauek erabili!

XIX. MENDEA

Autorea: Ignacio Zuloaga.

Mendearen lehen hereneko merkatuaren plaza zaharraren marrazkia (1846). Ez da erreala, baina oso adierazgarria da. Ikusten diren arkuak Ribera kalean dauden etxeetakoak dira, eskuinaldean udaletxea da eta ohartzen dira merkatuan ez dagoela eraikinik, merkatuko saltoki batzuk bakarrik.

Autorea: Carlos Monney.

Gutxi gorabehera, 1856.ean egindako argazkia da. Hemen merkatuak jadanik estalpeak ditu, salgaiak eta saltokiak babesteko.

Autorea: Ezezaguna.

1880. argazkia gutxi gorabehera. Hemen ikusten den moduan dagoeneko eraikuntza handiagoa eta konplexuagoa da.

 

Mende honetan, merkatua egitura egonkorra bilakatzen ari da, saltokiak tejabana batez estaltzen ditu; eta arrain, esne eta haragientzako kalitate kontrol zerbitzua ere ezartzen da. Mendearen amaieran burdinazko eraikin modernista eraikitzen da

XX. MENDEA

Autorea: Germán Elorza.

1920ko argazkia, oraingo eraikina ez dago oraindik, baina gutxi geratzen zaio.

Autorea: Ezezaguna.

Egungo 1969ko eraikinaren argazkia.

Autorea: Foat.

1971eko argazkia. Eraikinaren barrualdea.

Autorea: Ezezaguna.

1983ko argazkia, 1983ko uholdeen aurretik

Autorea: Ramón Bernardo.

1984ko argazkia, uholdeen ondoren merkatuan egindako erreformen ondoren.

Autorea: Ramón Bernardo.

1987ko argazkia. Airetiko ikuspegia.

GAUR EGUN